2. PAUSOA. DATUAK IKUSI



ERABILTZAILEAK


Aurreko pausuan erabiltzaile batzuk gehitu genituen. Erabiltzaileak aukeran berriro klik eginez, gehitu ditugun erabiltzaileak ikusiko ditugu, eta haietako batean klik eginez, bere fitxa edo Magic Desk agertuko da.

Goiko panela ikus dezakezu, datu edo estatistika interesgarri hauekin:


langileen sarbide estatistikak eta erabiltzaileen kontrol panela Gespeten

Hemen bertan bere sarbide-datuak azkar alda ditzakezu eta, alboko menuko aukerak erabiliz, baimenak kudeatu (aurretik ikusi dugun bezala) eta sarbideen erregistroa ikusi.



SARBIDEAK


Erabiltzaile bat softwarera sartzen denean, sisteman erregistratzen da. Horrela, erregistro hori kontsultatu ahal izango duzu, eta zure erabiltzaileen sarbideen gaineko kontrol osoa izango duzu.

Erregistroan hau ikusiko duzu:


maskoten negozioko langileen sarbide kontrola eta auditoretza erregistroa

Honekin jakin ahal izango duzu erabiltzaile bat zure negoziokoa ez den kokapen batetik sartzen den, beste gailu batekin sartzen den (adibidez mugikorra erabiliz), sarbide-orduak, etab.




Zorionak!! dagoeneko badakizu Gespet erabiltzen.
Nahi duzun denboran probatu dezakezu eta zalantzarik baduzu, pozik lagunduko dizugu.






Webgune honek ez du publizitate- edo marketin-cookie-rik erabiltzen. Webgunea behar bezala funtziona dezan ezinbestekoak diren cookieak bakarrik erabiltzen ditu.
Gure cookieen erabilera gomendatua onartzen duzu, gure Cookieen Politika eta Pribatutasun Politikaren arabera.